Azpeitian izan zen Manresako alkatea

Uztarria.eus 2014ko api. 22a, 12:52

Manresako (Katalunia) alkate Valenti Junyent Azpeitian izan zen joan den asteazkenean, hango udaletxeko zenbait ordezkarik lagunduta. "Manresa erreferentzia turistiko espiritual bilakatzeko" sortu duten Manresa 2022 proiektua aurkezten izan ziren Azpeitian, eta Eneko Etxeberria alkatearekin eta hainbat zinegotzirekin elkartu ziren. Gero, Loiolako santutegira joan ziren, han Txema Vicente Loiolako Erretore Nagusiarekin eta turismo arduradunekin elkartzeko.

Junyentek Manresa 2022 proiektua aurkezteaz gain, Inaziotar Bidearen inguruko kolaborazio hitzarmenak egiteko aukera mahaigaineratu zuen. Izan ere, Inaziotar bidea Azpeitian hasi eta Manresan bukatzen da.

Kataluniarren bisita tarteko, senyera jarri zuten asteazkenean udaletxeko balkoian.