Jagoba Beobide futbol jokalaria elkarrizketa digitalean izango da gaur

Uztarria.eus 2014ko ots. 21a, 10:34

Azpeitiar futbol jokalaria elkarrizketa on line-an izango da Uztarriaren egoitzan, 16:00ean hasita. Bidali ordurako zure galderak hona.

Jagoba Beobide Uztarriaren egoitzan izango da gaur, osteguna, elkarrizketa digitalean, 16:00etatik aurrera.

Bigarren mailako sailkapeneko jaitsiera postuetan da Alaves taldea. 2012az geroztik bertako jokalaria da Beobide, eta aurretik Sansen, Real Unionen eta Cordoban ibili zen azpeitiarra. Futboleko ibilbideaz-eta hitz egingo du elkarrizketa on line-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.