Iñaki Errazkin: "Lapatx, Sasieta eta Urtetako zabortegiak ixteko proposamena aurkeztuko dugu"

Uztarria.eus 2014ko ots. 3a, 11:34

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatua Zero Waste Europe (Zero Zabor) biltzarrean izan da asteburuan, Paris-Bobignyn. Europa osoko 300 aditu eta ordezkari instituzionalek hartu dute parte biltzarrean. Bertan azaldu duenez, "Lapatx, Sasieta eta Urtetako zabortegiak ixteko proposamena aurkeztuko dugu". "Proposamen integrala da eta hondakinen arazoari irteera emango dio. Legedia zuzen bete eta Europaren helburuekin bat egingo duen proposamena da, eta horrek ahalbidetuko du hiru zabortegien itxiera", gaineratu du.

"Europan sentsibilitate handia dago birziklatu eta konpostatu beharraz, eta gipuzkoarrok aitzindariak gara arlo horietan, oso salto handia ematen ari garelako denbora tarte laburrean. Horregatik gonbidatzen gaituzte foro hauetara", esan du Errazkinek. 

Informazio gehiago Argia-ko Zero Zabor blogean