Betharrametako aretoan erakusketak egiteko aukera, zabalik

2014. urtean Betharrametan erakusketa jartzeko interesa dutenek Udal Kultur Bulegora deitu beharko dute. 2013. urtean egindako erakusketen balantze "oso positiboa" egin du Udalak.

Herritarrei 2014. urtean Betharrametako aretoan erakusketak egiteko gonbita luzatu die Udalak, eta azaldu dutenez "zuen lanak beste herritarrei ezagutzera emateko aukera paregabea da Betharram aretoan eskaintzen duenea". Interesatuek Udal Kultur bulegora, 943 15 70 68 telefonora, deitu beharko dute.

Udalak jakinarazi duenez, 2013ko urtea "oso positiboa" izan da erakuskei dagokienez: "Hainbat alorretako erakusketak ikusteko aukera izan da; pintura, eskultura, argazkiak...".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide