Literatur solasaldietan 'Pasio Krimena' Fernando Morilloren azken lana landuko dugu

• Non? Azpeitiko Udal Liburutegian.

• Noiz? Abenduaren 16an, astelehena, 18:00etan.

• Norentzat? Literaturan interesa duen edonorentzako, eta Pasio Krimena liburua irakurri dutenentzat.

• Zertarako? Pasio Krimena liburuaz hitz egiteko, eta liburua aztertzeko.

• Norekin? Pako Aristirekin.

• Informazioa gehiago: Xoel filosofo gazteak eta June ingeniariak maitasun istorio pasional bezain suntsigarria bizi ondoren, kontaktua etetea erabaki zuten. Orain, Juneren familia obsesiboak heriotza mehatxuak jaso ditu, eta neskak laguntza eskatzen dio. Xoel Ainitzerekin azalduko zaio, hura ere maitale ohia eta fisikari berezi samarra.

Neska baten gorpu birrindua agertzen den unean, Juneren aita desagertu egiten da. Biktima edo hiltzaile? Susmagarri bat bestearen atzetik, ekaitzen zientzia bortitza, kaos-dantzaren misterioa, dirutza ederra jokoan, hilketak, amorrua eta maitasuna, sexuaren indarra eta itsukeria, adiskidetasunaren gozoa.

Pasioaren gatza eta latza.

Intrigaz beteriko nobela bizi-bizia, grinez eta krimenez josia.

• Nork antolatuta? Azpeitiko Udal Liburutegiak eta Azpeitiko Literaturzaleen Txokoak.

 Oharra: Interesa baldin baduzu gerturatu Azpeitiko Udal Liburutegira

 Informazio gehiago: www.LiteraturTxokoa.com 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide