Denden erakusleiho lehiaketa antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko aza. 27a, 11:09

Txapelketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a bitartean eman beharko dute izena Bertan Merkatari Elkartean ala udaletxean. Abenduaren 18an jakinaraziko dute saritutako erakusleihoak zeintzuk diren.

Iaz egin zuen antzera, aurten ere Azpeitiko Udalak herriko merkataritza gune edota dendetako erakusleiho lehiaketa antolatu du. Txapelketan parte hartu nahi dutenek abenduaren 5a baino lehen eman beharko dute izena Azpeitiko Udalera deituta (943 15 70 68) edota kultura@azpeitia.net helbide elektronikora mezu bat idatzi dezakete. Horrez gain, Bertan Merkatari Elkarteko zenbakira (943 02 56 73) deitu edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera ere idatzi dezakete.

Abenduaren 5etik 17ra bitartean ikusi eta baloratuko ditu erakusleihoak epai-mahaiak. Gero, abenduaren 18an jakinaraziko dituzte irabazleak. Erakusleiho onenaren saria eskuratzen duenak 600 euro jasoko ditu. Bigarren saria jasotzen duenak, berriz, 400 euro, eta hirugarren saridunak 200 euro.