Loiolan izan zen, bakea eta konponbidea ereiten

Uztarria.eus 2013ko aza. 22a, 14:30

Alec Reid irlandar apaiza hil da (1932). Ipar Irlandako bake prozesuan lan egiteaz gain, Euskal Herriko aurreko bake prozesuan ere izan zuen zerikusirik, konponbidearen bila arituta. 2005eko azaroaren 4an Azpeitian izan zen, Loiolako santutegian, bakeaz hitzaldi bat ematen, Uztarria aldizkariak argitaratu zuenez. "Ez da ETAren su-etenean bitartekari izan, baina bai pertsona garrantzitsua", zioten eragile askok Reidi buruz 2006ko udaberrian.