Santa Xexili ospatu dute musika eskolako ikasleek

Santa Xexili Eguna gaur bada ere, aste honetan ekimen bat baino gehiago egin dute Juan Antxieta musika eskolako ikasle eta irakasleek musikarien egunaren harira. Atzo, osteguna, Santa Xexili egunaren baitan urteroko jaialdia egin zuten Soreasu antzokian. Musika tresna ugari izan zen Soreasuko oholtzan eta jende andana ikasleen kontzertuaz gozatzen.

Gaur, Santa Xexili eguna izanda, 'Zu ere On Kixote?' emanaldia eskainiko dute hainbat herritarrek, Soreasu antzokian, 19:30ean hasita. Bihar, berriz, Udal Musika Bandaren txanda izango da, eta 19:00etatik aurrera kontzertua eskainiko dute Soreasun.

Hemen atzo musika eskolako ikasleek eskainitako emanaldiko argazki bilduma (Eli Aizpururen argazkiak):

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide