Bihar gaztaina-jana egingo dute Urrestillan

Uztarria.eus 2013ko aza. 22a, 11:12
Iazko gaztaina janeko irudia.

19:00etatik prest edukiko dituzte lehen danbolinkadak, plazan edo zimitorioan, eguraldiaren arabera. Gainera, gaztaina-janaren garaian trikitilariak ibiliko dira tabernaz taberna eta plazan.

Bihar, zapatua, urteroko gaztaina-jaina egingo dute Urrestillan, Herri Batzordeak eta Festa Batzordeak antolatuta. Aurten, gainera, tabernariek ere beren aletxoa jarriko dute; horrela, gaztaina-janaren garaian trikitilariak ibiliko dira tabernaz taberna eta plazan. Aurreko urteetan, gaztainekin batera edariak ere jartzen zituzten antolatzaileek, borondatearen truke; aurten, ordea, tabernariek ere ekimenean parte hartuko dutenez, edaririk ez da izango plazan. 19:00etatik prest edukiko dituzte lehen danbolinkadak, plazan edo zimitorioan, eguraldiaren arabera. Guztira, 30 kilo gaztaina erreko dituzte.