'Capitan Phillips' eta 'Zipi eta Zape: Kanikaren kluba' filmak ikusgai datozen egunetan

Bukatu dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketak, eta berriz hasiko dira asteburuetako eta astelehenetako zine emanaldiak Soreasu antzokian. Horrenbestez, bihar, zapatua, Capitan Phillips filma emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, 16:30ean Zipi eta Zape: Kanikaren kluba eta 19:30ean Capitan Phillips izango dira ikusgai. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, eta bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Capitan Phillips ikusi ahal izango da.

Capitan Phillips 12 urtetik gorako ikusleentzako da. Aldiz, Zipi eta Zape: Kanikaren kluba filma adin guztietako ikusleentzako da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide