Jokin Uranga: "Nik egin beharrekoa eginda dudala uste dut"

Zapatuan kantatuko du Jokin Uranga azpeitiar bertsolariak Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzuliko lehen saioan, Elizondon. Urangarekin Beñat Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Julio Soto, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga izango dira oholtzan. Saioa 17:30ean hasiko da, Baztan pilotalekuan.

Saioa gerturatzen ari dela-eta, Bertsoa.com atariak zapatuan Elizondon izango diren bertsolarien sentipenak jaso ditu. Eta, honakoa adierazi du Urangak:

"Oso-oso ondo nago. Katarro pixka batekin, baina gogo ikaragarria dut. Nik egin beharrekoa eginda dudala uste dut. Helburuak betetzat jotzen ditut. Finalaurrekoetan sartzea jarri nuen helburua, eta behin horra ailegatuta, beste saiorako pausua ematea. Hori ere eman dut, eta handia egin dugula uste dut. Finalak ez nau itsutzen, daukadan dena ematera joango naiz, ahal dudan ondoen egitea, eta tokatzen baldin bazait finalera pasatzea poztuko naiz, eta bestela penarik ez dut hartuko. Saioa egin eta beste guztiak ondorioak izango dira. Frakasoa behintzat ez, frakasoa Elizondon ahal dudan guztia ez ematea litzateke."

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide