'La vida de los otros' filma izango da ikusgai gaur gaztetxean

Uztarria.eus 2013ko aza. 20a, 11:31

Gaur, asteazkena, La vida de los otros (Das Leben der Anderen) filma izango da ikusgai, gaztetxeko Masustak liburutegian. 21:00etan hasiko da emanaldia. 

- Urtea: 2006
- Zuzendaria: Florian Henckel von Donnersmarck
- Aktoreak: Ulrich MüheMartina GedeckSebastian KochUlrich TukurThomas ThiemeHans-Uwe BauerVolkmar KleinertMatthias BrennerCharly HübnerHerbert Knaup.

Bilera antzerki ikastaroaz

Azpeitiko gaztetxean bi eguneko antzerki ikastaroa antolatu dute. Ikastaroak guztira zortzi ordu izango ditu; lau orduko bi saio. Antzerki ikastaroko saioak zein egunetan egin zehazteko batzarra egingo dute bihar, osteguna, gaztetxean bertan, 18:00etan hasita.

Ikastaroa doan izango da eta Ane Arenas eta Erika Olaizola aktoreek eskainiko dituzte saioak. Antzerkizaleak ikastaroan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.