Hasi dituzte ospakizunak San Martin Egoitzan

Uztarria.eus 2013ko aza. 11a, 16:53
San Martin Egoitzaren Asteari gaur goizean ekin diote. Argazkian, egoiliarrak eta Iraurgiko ikasleak. (AZPEITIKO UDALA)

Gaur, zaindariaren eguna, hasi eta zapatua bitartean ospatuko dute egoiliarrek beren astea. Goizean, udal ordezkariekin eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleekin ireki dute egitaraua.

Gaur, azaroak 11, San Martin eguna da, eta San Martin Egoitzaren Astea ere gaur abiatu dute herriko zaharren egoitzan. 10:30ean zaindariaren eguneko meza nagusiarekin ekin diote egitarauari. Astearen hasiera ofiziala, berriz, suziri jaurtiketarekin eta Udaleko ordezkariekin batera eman diote egoiliarrek, 11:45ean. Egoiliarrek pregoia egin eta, urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Iraurgi Ikastetxeko ikasleek emanaldia egin dute. San Martin eguna borobiltzeko, berriz, 17:00etan Amaia Garmendia eta haren gitarra taldea izango dira egoitzan emanaldia egingo dutenak.

Gaur hasi eta zapatua arte luzatuko da aurtengo San Martin Egoitzaren Astea. Hona hemen asteartetik zapatua bitarteko egitaraua:

Asteartea, azaroaren 12a

  • 11:00. Karta txapelketa.
  • 17:00. Bingo berezia, Pastoralaren eskutik.

Asteazkena, azaroaren 13a

  • 11:00. Jokoak.
  • 16:15. Txokolatada, boluntarioekin.
  • 17:00. Nagusilaneko Jose Maria Soroarekin kantaldia.
  • 17:45. Guillermo txiste kontalaria.

Osteguna, azaroaren 14a

  • 11:00. Toka eta rana txapelketa.
  • 17:00. Musika emanaldia, boluntarioekin.

Ostirala, azaroaren 15a

  • 11:00. Iraurgi Ikastetxeko haurren emanaldia.
  • 16:45. Bingo berezia, Nagusilanen eskutik.
  • 18:15. Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleen emanaldia.

Zapatua, azaroaren 16a. Familien eguna

  • 12:00. Aretoko dantzak, Jose Maria Orbegozoren ikasleen eskutik.
  • 14:00. Familiekin bazkaria.
  • 17:00. Haritz eta Montterekin erromeria.

Erakusketa

Aipatutako ekitaldiez gain, aste osoan zehar egoiliarrek egindako eskulanak ikusgai izango dira egoitzan, bertan egindako ekintza eta ospakizunetako hainbat argazkirekin batera.