Sanmartinak, euripean

Uztarria.eus 2013ko aza. 11a, 13:11

Asteburua euripean pasatu baldin bada ere, eguraldia ez da jai giroa oztopatzeko gai izan Lasaon eta Errebalean. Ostiralean hasi ziren Errebaleko sanmartinak, eta mus txapelketa jokatu zuen hainbat bikotek. Zapatuan, berriz, triki-poteoa, umeentzako jolasak eta sokamuturra izan ziren, besteak beste.

Lasaon ere ostiralean hasi ziren festak, bertso-afariarekin. Zapatuan eta igandean ere festa giroa izan da nagusi auzoan. Zapatuan haurrentzako puzgarriak-eta izan ziren eta atzo, igandea, abereen eta nekazarien produktuen azoka. Gaur, astelehena, bukatuko dira festak. Hemen Errebaleko eta Lasaoko argazkiak: