Unai Iparragirre: "Nire ilusioa profesionaletan jarraitzea da eta, ahalko balitz, etxeko taldean"

Uztarria.eus 2013ko aza. 7a, 18:53
Unai Iparragirre teklatuari eragiten, Uztarriaren egoitzan.

Uztarrian izan da Unai Iparragirre Txipa txirrindularia eta elkarrizketa digitalean webgunearen erabiltzaileek egin dizkioten galderak erantzun ditu. Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.

Profesionaletan estreinako denboraldia bukatu berri du Unai Iparragirre Txipa-k (Azpeitia, 1988). Euskadi Fundazioarekin aritu da eta egindako lanarekin gustura gelditu dela aitortu die erabiltzaileei. Momentuz, datorren denboraldirako ez du talderik, baina esperantzarik ez du galdu. "Nire ilusioa profesionaletan jarraitzea da eta, ahalko balitz, etxeko taldean".

Elkarrizketa osoa irakurgai, hemen.