Akordioa vs inposizioa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Hamaikabat 2013ko mai. 9a, 15:05

www.hamaikabaturola.wordpress.com 

Zaborren arazoak loturik daraman dramatismoa eta tentsioa ezabatzeko gai izan behar dugu. Eta gure gain hartu naturaltasunez hondakinen kudeaketak gure gizartearentzat suposatzen duen erronka. Gure kontsumo-ereduaren emaitza da zaborra, baina eredu hau ez du inork kuestionatzen. Izan ere, hondakinak ez dira gurea bezalako gizarteek sortzen duten arazo "bakarra", ezta larriena ere.

Hondakinak arazo politiko eta sozial bihurtzea ikaragarrizko arduragabekeria da. Herritarrek, arazoak konpontzea exijitzen digute eta ez sortzea, Bilduk Gipuzkoan hondakinekin egin duen bezala. Hondakinen arazoari aurre egiteko, borondatea eta ekintzak behar ditugu.

Lehenengoa maiatzaren 7ko udalbatzan erakutsi dugu, udaleko hiru alderdiok aho batez bozkatu dugunean prebentzioan, berrerabilpenean eta birziklapenean aurrera egitea egungo bost edukiontzietan oinarritutako bilketa sistemarekin. Planteamendu oso orokorra, bai, baina hasteko nahikoa.

Bigarrengoa falta zaigu, ekintzak. Izan ere, asko dago egiteko: materia organikoarekin (autokonpostajea, auzokonpostajea, 5. edukiontzia), gaikako bilketarekin (industrialdeetan, ostalaritzan, dendetan, soziedadeetan, herritarrekin, auzoetan, eta abar), baita ere hondakinen prebentzioan eta berrerabilpenean. Batzuek atez atekoarentzako exijitu dituzten gogo eta baliabide (giza baliabideak eta ekonomikoak) berdinak ipini ditzagun, ahal dugun gehien garatzeko edukiontzietan oinarritutako bilketa sistema. Eta emaitzak egongo dira.

Ez gaitezen deskuidatu, gaurko Azpeitiko arazorik larrienak gure enpresa sarearen egoera, langabezia eta gero eta familia gehiagok pairatzen duten egorea zailak dira.

Akordioetara heltzeko ahalmena oinarrizko balorea da politikan. Udalbatzan akordio batetara heldu ginen. Aurrera egin dezagun.