Gariren kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko mar. 27a, 12:37

Apirilaren 6an izango da, Sanagustin kulturgunean, 23:00etan hasita. Haren aurretik, Borja Estankonak joko du. Zozketan parte hartzeko, 'Zer talderekin egin zen ezagun Gari? galderari erantzun behar zaio apirilaren 4ko (osteguna) 11:00k baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Garik apirilaren 6an, zapatua, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta Gariren aurretik Borja Estankona musikariak joko du eta Fruitua diskoa aurkeztuko du.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Zer talderekin egin zen ezagun Gari?

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Apirilaren 4ko (osteguna) 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.