Amparo Sanchezen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Amparo Sanchez zer taldetako abeslaria izan zen esan behar zuten bazkideek lehiaketan parte hartzeko, eta Olatz Gorrotxategi eta Amets Cañizares dira irabazleak.

Zapatuan, martxoak 30, Sanagustin kulturgunean izango den Amparo Sanchezen kontzerturako  bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 

Amparo Sanchez zer taldetako abeslaria izan zen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Amparanoia zen, eta irabazleak Olatz Gorrotxategi eta Amets Cañizares dira.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide