Zaletu gazteenentzako festa

Uztarria.eus 2013ko mar. 26a, 19:46

Gorka Elustondo eta Dani Estrada Realeko futbolariak Kutxaren Goikokaleko bulegoan izan dira gaur (asteartea) arratsaldean, sinadura ekitaldi batean. Azpeitiko zaletuek, gazteenek batik bat, ez dute aukera alferrik galdu; ilara luzean, dozenaka lagun joan dira, koadernoak edo baloiak eskutan batzuk, eta Realaren elastikoa soinean besteak, bi jokalariei sinadura eskatu eta haiekin argazkiak ateratzera. Horiez gain, Donostiako futbol taldearen poster bana jaso dute guztiek trukean.