Oier Ibargurenek irabazi du kadeteen Azpeitiko txirrindulari lasterketa

Kadeteen Azpeitiko txirrindularitza probako podiuma. (Lagun Onak Txirrindulari Elkartea)

Ehun txirrindulari baino gehiagok irten zuen proban, baina ia erdiek ez zuten bukatu 48 kilometroko ibilbidea. Ibarguren izan zen aurrena, 01:31:01 denbora eginda.

Joan den larunbatean XXXIII. Kadeteen Azpeitiko Txirrindulari Lasterketa jokatu zen Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Ehun txirrindulari baino gehiagok irten zuen proban, baina ia erdiek ez zuten bukatu 48 kilometroko ibilbidea.

Etxekoa izan zen garaile, Oier Ibarguren Atracciones Sanzeko txirrindularia, 01:31:01 denbora eginda. Helmugan bigarren Zarauztarra taldeko Aratz Olaizola izan zen. Atracciones Sanz taldeko Unai Orbeak bosgarren egin zuen. Lehen urteko kadeteetan helmugan aurrena Jokin Alberdi Andoaingo Txirrindulari Eskolakoa izan zen, zazpigarren eginda. Lagun Onakekoen artean, lehen urteko kadeteetan aurrena, berriz, Antton Sanjuan izan zen, sailkapen orokorrean 21.a.

Datorren zapatuan, hilak 16, junior mailako XXXI. Azpeitia Saria jokatuko da 16:00etan, plazan hasita. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide