Merkatariak sare sozialetan trebatzen

Uztarria.eus 2013ko ots. 28a, 18:38

Azpeitiko Bertan eta Azkoitiko Herrixen elkarteek merkataritza txikia sare sozialetan nola indartu lantzeko ikastaroa antolatu dute. Joan den astelehenean, otsailak 25, egin zuten aurreneko saioa Ukabiren egoitzan (argazkian) eta martxoaren 22a arte luzatuko da berrogei orduko ikastaro hori.