Hezkuntzako Lomce legeari buruzko hitzaldia izango da, gaur

Ezker Abertzaleko Hezkuntza Batzordeak antolatu du hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da, Sindikatu Zaharrean.

Gaur, osteguna, Ezker Abertzaleko Hezkuntza Batzordeak antolatuta, Lomce edo Wert legearen inguruko hitzaldia izango da 19:00etatik aurrera, Sindikatu Zaharrean. "Lege horren aurka eta bere eragina euskal hezkuntzarentzat kaltegarria izango dela argudiatuz, gogor azaldu dira egun hauetan hezkuntza esparruko zenbait eragile", azaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek. Nahi duten herritar guztientzako irekia izango da gaurko solasaldia.

Juan Ignacio Wert ministroak proposatu duen eredua "baztertzailetzat" jo dute: "Ezin gara bat etorri 14 urtetik aurrera ikasleak sailkatu eta bereizten dituen lege batekin". Ziklo amaierako azterketekin eta eskolen sailkapenekin ere ez daude ados, ezta hezkuntza sisteman "uniformea bultzatzearekin eta ikasleak kontrolatzearekin ere".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide