Zer gertatzen da abandonatutako txakurrekin?

Erabiltzailearen aurpegia Oinatz Elkarte Animalista 2013ko ots. 1a, 13:56

Herri guztiek dute beren eremuan abandonatutako animaliak jasotzeko betebeharra. Horretarako udal-txakurtegiak dituzte edo animaliak jasotzeko zerbitzuak kontratatzen dituzte. Bi kasuetan, denbora bat itxaron ondoren eta inork erreklamatzen edo adoptatzen ez baditu, hil egiten dituzte.

Hauxe da Azpeitian jarraitu beharreko protokoloa:

1.- Udaltzaingoak txakurra jasoko du, kaletik edo aurrez jaso duen partikular baten eskutik.

2.- Lapatxeko instalazioetara eraman eta txakurtegi-zerbitzuari parte emango zaio.

3.- Txakurra Bergarako txakurtegian sartuko dute.

4.- Txakurrak txipik ez badauka, 30 egun natural egongo da gehienez txakurtegian; inork erreklamatzen ez badu edo adopzioan ematerik ez badago, hil egingo dute.

5.- Txakurrak txipa badu, jabeari abisatuko zaio 7 laneguneko epean jasotzera joan dadin. Jabeak ordainduko ditu txakurrak eragindako gastuak. Epe hori behin igarota, 4. puntuko tratamendua aplikatuko da (hau da, 30 egunen ostean, hil egingo dute).

Oinatz Elkarte Animalistaren lehentasuna da Lapatxeko instalazio horiek ikustera joan eta egoera onean dauden ziurtatzea. Eta batez ere, Udalak Bergarako txakurtegiarekin daukan hitzarmena Gipuzkoako Abere eta Landareen Babeslekura lehenbailehen aldatzea, hilketa gehiago ekiditeko.



Jarraitu gaitzazu hemen: http://oinatzanimalista.blogspot.com.es