Ikasberri Kirol Elkarteak berriz egingo du bidaiaren zozketa

Uztarria.eus 2013ko urt. 24a, 11:25

Aste honetan zozkatu du Ikasberri Kirol Elkarteak Kanariar Uharteetarako bidaia, eta saritutako zenbakiak saldu gabekoak dira. 

Aste honetan bertan zozkatu du Ikasberri Kirol Elkarteak Kanariar Uharteetarako bidaia. Saritutako zenbakiak, ordea, bai sariduna egokitu dena eta baita ordezkoa ere, saldu gabekoak izan dira; zenbaki saritua 79.064 izan da eta ordezkoa, berriz, 37.418. Kirol elkartekoek bidaia berriro zozkatzea erabaki dute, oraingoan, zenbaki saritua igandean ONCE-ko zozketan ateratakoa izango da.