Azpeitian datozen literatur ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Literaturzaleen Txokoa 2013ko urt. 8a, 12:48

Kaixo eta urte berri on!

Hemen dituzue datozen literatur deialdiak:
 
Emakumeen txokoak deituta: Critica del pensamiento amoroso
 
Emakume Txokotik maitasunaren inguruko ekimena egingo dute, literaturari lotutako ekintza. Mari Luz de Esteban Critica del pensamiento amoroso aurkeztera eta maitasunaz hausnartzera etorriko da Azpeitira. Ekimena urtarrilaren 23an, arratsaldeko 19:00etan, Azpeitiko Emakumeen Txokoan izango da. http://literaturzaleentxokoa.kzcomunidades.net/eu/html/Deialdiak/emakumeentxokokoekitaldia2013123/2/3.shtml
 
Azpeitiko Udal Liburutegiak antolatuta: Belarraren ahoa literatur solasaldia
  • Non? Azpeitiko Udal Liburutegian
  • Noiz? Otsailaren 18an. 18:30ean
  • Norentzat? Literaturan interesa duen edonorentzako. Eta Belarraren ahoa liburua irakurri dutenentzat.
  • Zertarako? Belarraren ahoa liburuaz hitz egiteko eta liburua aztertzeko (Oharra: liburuak dagoeneko liburutegian daude)
  • Norekin? Pako Aristi
  • Informazioa gehiago: Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin komediantea. Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara. Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan. Harkaitz Cano. http://literaturzaleentxokoa.kzcomunidades.net/eu/html/Deialdiak/Literatursolasaldiak20130218/2/14.shtml

Bestetik, norbaitek informazio gehiago jaso nahi badu... idatzi gure postara! azpeitikoliteraturzaleentxokoa@gmail.com