Itsasi Eguna antolatu du dantza taldeak zapaturako

Itsasiko umeen dantza emanaldi bat.

Goiz partean, meza eta dantza emanaldia egingo dituzte Itsasikoek. Gero, bazkaltzera joango dira Kiruri jatetxera. Kultur taldeko kide Nerea Zabalak jakinarazi duenez, "35. urteurrena dugu aurtengoa, eta orain arte taldetik igaro den ahalik eta jende gehien biltzea nahiko genuke".

Itsasi Euskal Kultur Taldeak bere eguna ospatuko du zapatuan, azaroak 24. Festa giroa izango dute nagusi egun osoan zehar, eta 11:30ean, Azpeitiko parrokiko kapila txikian meza egingo dute eta meza bukatutakoan dantzari txikiak elkartu eta kalejiran plazara joango dira. Behin plazara iritsitakoan dantzariek emanaldia eskainiko dute. Gero, 14:30ak aldean, bazkaria egingo dute Kiruri jatetxean. 

Itsasi Euskal Kultur Taldeko kide Nerea Zabalak jakinarazi duenez, "35. urteurrena dugu aurtengoa, eta orain arte taldetik igaro den ahalik eta jende gehien biltzea nahiko genuke".

Ostiralean, hilaren 23an, dantzari txiki guztiek askaria egingo dute Itsasiko egoitzan.