Azpeitia Zero Zaborrek herriko festetako txosna-guneko edalontzi berrerabilgarrien inguruko balantzea egin du

Erabiltzailearen aurpegia
Baso berrerabilgarriak Berdura Plazan.

[azpeitiazz.com]

Txostenaren arabera, ia %14an murriztu da edalontziekin sortutako zaborra. Dena den, zero zabor posible dela ondorioztatu da eta edalontzien bilketa egokian dago gakoa

Azterketa honen helburua, egoeraren argazkia egitea da, ondoren aurrera begirako ekinbideak zehazteko. Besteak beste, Urola Erdiko Mankomunitatearekin bilduko da AZZ

Jaiak zero zabor txostena kaleratu berri du AZZek. Honen arabera, ia %14an murriztu da zaborra. Dena den, ezusteko handiena, galtzen den edalontzi kopuruarekin hartu dute. Horregatik, bilketa sistema hobetu beharra da lehentasuna.

Balantze ekonomikoak ere, oso datu adierazgarria jarri du mahai gainean: 5.477,89 euroko aldea dago edalontzi berrerabilgarrien sistemaren alde, erabili eta botatzen diren edalontziekin alderatuz.

Arlo sozialean, txostenean jaso denez, "kontsumo ereduaren inguruko hausnarketa
bultzatzen du maila kolektiboan nahiz indibidualean eta modu eraikitzailean".

Bukatzeko, Azpeitia Zero Zaborretik, eskerrak eman nahi zaizkie ekimen honetan parte hartu duten eragile zein herritar guztiei, Haujijijai Festa Baztordeari, Txosna Batzordeari eta Azkoitia Zero Zabor taldeari bereziki.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide