Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.eus 2012ko uzt. 30a, 14:45

Uztarria.com irailaren 3an, astelehena, hasiko da lanean eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da. 'Urola Kostako Hitza' abuztuaren 10era arte argitaratuko dute.

Ohi bezala, Uztarriak oporrak hartuko ditu abuztuan. Hori dela-eta, uztarria.com webgunea ez da martxan egongo abuztuan, eta irailaren 3an (astelehena) hasiko da lanean berriro. Uztarria herri aldizkaria, berriz, urriaren hasieran aterako da hurrena (azkeneko zenbakia, abuztukoa, orain atera dugu, festetarako).

Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, Azpeitian euskaraz soilik ematen den informazioak ez du etenik izango lehen egunetan, behintzat. Izan ere, abuztuaren 10era arte hor izango baita asteartetik ostiralera bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Komunikazio Taldea sortzaileetakoa eta bazkideetakoa da). Saninazioen berri, adibidez, zabal emango du Hitza-k. Gero, opor batzuk hartu ondoren, euskarazko egunkaria irailaren lehenengo astean itzuliko da etxeetara-eta.