Festak "errespetuz" gozatzeko eskatu du Udal Gobernuak

"Bereziki eskatu nahi dugu, kartel, pankarta eta bestelako formatuetan inori irainik ez egitea", diote, saninazioen aurretik plazaratu duten oharrean.

Udal Gobernuak oharra plazaratu du gaur, festak "ondo pasatzeko" eta "errespetuz" ospatzeko deia eginez. "Bereziki eskatu nahi dugu, kartel, pankarta eta bestelako formatuetan inori irainik ez egitea", diote, saninazioen aurretik plazaratu duten oharrean.

Hona hemen, osorik, Udal Gobernuaren deia:

"Iritsi dira gure herriko jaiak, merezitako jaiak. Hurrengo egunotan Azpeitia festa zurrunbiloan eroriko da, eta denek ondo pasatzeko deia luzatu nahi dugu. Ondo pasatzea tokatzen zaigu, eta merezi dugu. Hori bai, errespetua eskatu nahi du Udal Gobernuak, errespetua emakumeenganako, errespetua diferenteari, errespetua arerioari, errespetua aurkari politikoari, errespetua ezberdin pentsatzen duenari... errespetua azpeitiarren artean. Bereziki eskatu nahi dugu, kartel, pankarta eta bestelako formatuetan inori irainik ez egitea.

Ondo pasatu herriko festak, errespetuz!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide