Bukatu da Pourra'2012

Uztarria.eus 2012ko uzt. 22a, 20:30

Iban Aranbarrik, Kepa Peñagarikanok eta Andoni Peñagarikanok osatu dute Uztarriaren Tourreko porraren aurtengo podiuma. Sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, izango da Uztarriak Erdikalean duen tonbolan, 20:00etan hasita.

Gaur, uztailak 22, bukatu da Parisen 2012ko Frantziako Tourra eta, harekin batera, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Bradley Wiggins (Sky Procycling) ingelesak irabazi du lasterketa eta Uztarriaren Pourrean, berriz, Iban Aranbarriren Doberman taldearentzat izan da sari nagusia. Bigarren saria Kepa Peñagarikanok lortu du, Elixalde taldearekin, eta hirugarren saria Andoni Peñagarikanorentzat izan da, All-in taldearekin. Porra'2012k 136 parte-hartzaile izan ditu. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 816 euro, Doberman, Iban Aranbarri.
  • 2.goak: 544 euro, Elixalde, Kepa Peñagarikano.
  • 3.goak: 272 euro, All-in, Andoni Peñagarikano.
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria, Patatero 2, Imanol Miranda.
  • 9.goak: Odriozola Ardoak-en oparia, Coco Loco HHDA, Ion Arregi.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia, Uarte, Andoni Agirregabiria.
  • 19.goak: Ziklos Beniren oparia, Rabottini, Ainhoa Otegi.
  • 26.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Edulur, Lurdes eta Edurne Aizpuru.
  • 38.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Pinturas Hidalgo, Aitor Arregi.
  • 50.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Basarriko ogiye, Koldo Okariz.
  • 69.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Ezpeleta, Eneko Izagirre.
  • 92.goak: Odriozola Ardoak-en oparia, Irazola taxistie, Josu Zubizarreta.
  • 111.goak: Uztarriaren sariak, Ziripot, Xabier Lasa.
  • 136.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Arama, Joxe Aiertza.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurrtengo talde idealak 2331.05 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 123.85 gutxiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, Pourraren sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak Erdikalean duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.