Jon Gurrutxagak eta Julen Iparragirrek saria jaso dute Xabier Munibeko Bertsopaper Lehiaketan

Saria jasotako bertsolariak eta antolatzaileak Baztartxoko oholtzan. (Xabier Muniber bertsopaper lehiaketa)

Atzo banatu zituzten sariak Baztartxo antzokian. Bigarren zikloko lehenengo saria eskuratu du Gurrutxagak krisiari jarritako bertsoekin. Aldiz, Iparragirrek laugarren egin du sariketan, Koadrilakoekin Xoxoten bertsoekin.

Atzo, asteazkena, banatu zituzten Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Indarlan eta Udaberri guraso elkarteek antolatutako XXI. Bertsopaper Lehiaketako sariak, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Bi azpeitiar saritu dituzte egindako bertso sortagatik: Jon Gurrutxaga (Iraurgi ikastetxea) eta Julen Iparragirre (Urola Ikastola).

Jon Gurrutxagak bigarren zikloko lehenengo saria eskuratu du Krisia izenburupean idatzitako bertso sortarekin. Julen Iparragirre, berriz, bigarren zikloan laugarrena izan da, Koadrilakoekin Xoxoten bertsoekin.

Behin sari-banaketa bukatuta, bertso saioa eskaini zuten Imanol Lazkanok, Jose Luis Gorrotxategik, Eneritz Artetxek eta Anjel Larrañagak.

Hemen bi bertso sortak.

 

 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide