Aldundiak plan estrategikoa azalduko du astelehenean, Sanagustinen

19:00etan izango da solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bertaratuko da hitzaldia ematera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza Azpeitian izango da datorren astelehenean, hilak 28. Beraien helburua Aldundiko proiektu estrategikoaren nondik norakoak herritarrei azaltzea da. 19:00etan izango da Sanagustin kulturgunean.

Foru Aldundiko ordezkaritza zabal bat Gipuzkoako hamar herritan izango da datozen egunetan. Asteazkenean izan zuten aurkezpena Pasaian, eta tokian tokiko ekonomian, ingurumenaren errespetuan eta eskualdeen arteko orekan oinarrituko dela Gipuzkoaren eredua adierazi zuten.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide