Unai Orbea txirrindularia izan da Ataun-Aian lehena

Uztarria.eus 2012ko mai. 23a, 15:00

Tarteko helmugetako garailea, berriz, Oier Ibarguren izan zen (13. postuan helmugaratuz) eta taldekako sailkapena ere lortu zuten Lagun Onak-ekoek.

Larunbatean, kadete mailako txirrindularien Ataun-Aiako lasterketa Unai Orbea azpeitiarrak irabazi zuen. Ihes egitea lortu eta bakarrik helmugaratu zen Atraccione Sanzeskoa. Tarteko helmugetako garailea, berriz, Oier Ibarguren izan zen (13. postuan helmugaratuz) eta taldekako sailkapena ere lortu zuten Lagun Onak-ekoek.

Garate, bosgarren Egian

Jubenilen taldeak Donostiako Egia auzoan zuen lasterketa igandean, hilaren 20an. 65 txirrindularik hartu zuten parte lasterketan, baina hamabi soilik helmugaratu ziren. Lagun Onakeko aurrena Ander Garate izan zen, eta bosgarren postuan iritsi zen helmugara.