Emakumeen ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute ostiralean

Uztarria.eus 2012ko mai. 23a, 13:21
'Bai nahi dut' antzezlanaren kartela.

Jaialdia 19:00etan hasiko da Sanagustin kulturgunean. Lehenengo gitarra tailerrekoen emanaldia izango da eta, segidan, antzerkia eskainiko dute urte guztian antzerki tailerrean aritu diren emakumeek.

Emakume Mahaiak antolatu eta Parekidetasun Sailak bultzatutatako ikastaroetan parte hartu duten emakumeek, ikasturte bukaerako jaialdia egingo dute ostiralean, hilaren 25ean. Sanagustinen izango da, 19:00etan hasita.

Lehenengo, Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra tailerreko kideek emanaldia eskainiko dute. Segidan, 19:30ean, Jabetze Eskolen baitan, Alaitz Olaizolaren gidaritzapean antzerki tailerrean ibili diren emakumeek Bai nahi dut antzezlana egingo dute. Antzerki tailerrekoek adierazi dutenez, "ezagunak eta ezezagunak, gustukoak eta ez hain gustukoak, hangoak eta hemengoak, gazteak zein helduxeagoak, gure emakumeek beste abentura bati ekingo diote". Jaialdia bukatutakoan afaria egingo dute.