Aimar Irigoienek jantzi du Gipuzkoako harri-jasotzaileen txapela

Txapelketan hiru harrirekin aritu dira, eta errezildarra izan da hirurekin onena.

Aimar Irigoien harri-jasotzaileak irabazi du Gipuzkoako Harri Jasotze Txapelketa. Herenegun jokatu zen Legorretan Gipuzkoako txapela. Hiru harrirekin egin zuten lana parte hartu zuten harrijasotzaileek eta hirurekin onena errezildarra izan zen. Eroso irabazi zuen lehiaketa Irigoienek, bigarren gelditu zen Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ari zortzi jasoaldiko abantaila aterata.

125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin egin zuten lana harri-jasotzaileek; harri bakoitzarekin hiru minutu eduki zituzten lanerako. Aimar Irigoienek denera
79 jasoaldi egin zituen, 8.950 kilo altxatuz. Bigarren gelditu zen Izeta IV.a zarauztarrak 71 jasoaldi eman zituen, 8.062,5kilo jasoz; Jexux Mari Iruretagoiena Izeta III.a aiarrak 68 jasoaldi egin zituen, 5.387,5 kilo altxatuz; eta, Jagoba Otaegi aizarnar gazteak 43 jasoaldirekin 5.387,5 kilo leporatu zituen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide