Mendi Asteko lehenengo proiekzioa, gaur

Uztarria.eus 2012ko mai. 22a, 12:43

Gorka Karapetok eskainiko du solasaldia, Harrizko Ametsak izenburupean. 21:00etan izango da, Lagun Onak Mendi Bazkunaren aretoan.

Gaur, asteartea, izango da Mendi Asteko aurreneko proiekzioa. Gorka Karapetok eskainiko du solasaldia, Harrizko Ametsak izenburupean. 21:00etan izango da, Lagun Onak Mendi Bazkunaren aretoan.

Bihar eta etzi ere bi proiekzio emanaldi izango dira. Bihar, asteazkena, Josu Bereziartuak Broad Peak 2010, hastapenetara itzulera hitzaldia eskainiko du. Aldiz, ostegunean, Kiwizibidaia. Zeelanda Berria, pedal kolpean, familia giroan izenburupean proiekzioa emango dute Rosa Lizasok eta Mikel Bringasek.