Elkartasun zipriztinak

Ez zen inoizko jendetsuena izan, inguruko herrietan ere presoen eskubideak aldarrikatzeko ekitaldiekin bat egin zuelako eta, nola ez, eguraldiak ez zuelako batere lagundu. Hala ere, ehundaka lagunek hartu zuten parte zapatuan, maiatzaren 19an, Elkartasun Egunean. Korrika, herri kirol erronkan, bazkarian, 'flas mob'-ean dantzan, manifestazioan edota gaueko kontzertuetan... parte hartzeko aukerarik ez zen falta izan eta parte-hartzaile bakoitzak bere zipriztina gehitu zion jardunaldiari.

Eguneko argazkien bilduma da jarraian datorrena. Elkartasun Krosarenak albiste honetara ere gehitu dira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide