Loiolako turismo bulegoak ireki ditu ateak

Uztarria.eus 2012ko mai. 17a, 17:57

"Nahiz eta Aste Santuan eta maiatzeko zubian zabalik eta zerbitzua eskaintzen egon den, 2012ko denboraldia gaur hasi dela esan genezake", adierazi dute Iraurgi Lantzeneko arduradunek. Urte amaiera arte martxan izango da bulegoa.

Loiolako Santutegian dagoen eskualdeko turismo informazio bulegoak gaur, maiatzaren 17an, ireki ditu ateak. Iraurgi Lantzen, SA-ren Turismo saila da zerbitzuaren ardura duena eta, hango arduradunen hitzetan, "nahiz eta Aste Santuan eta maiatzeko zubian zabalik eta zerbitzua eskaintzen egon den, 2012ko denboraldia gaur hasi dela esan genezake".

Astean sei egunez, asteartetik igandera, egongo da martxan Loiolako informazio bulegoa: asteartetik larunbatera goiz eta arratsaldez, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era; igandetan, berriz, goizez bakarrik, 10:00etatik 14:00etara. Urte amaiera arte martxan izango da bulegoa.

Eskualdeko turismoarekin lotutako informazioa nahi duenak, ireki berri duten bulegoan bertan, 943 151878 telefonoan, <i>I-loiola@urolaturismo.net</i> helbide elektronikoan edo www.urolaturismo.net webgunean aurkituko du.