4 eta 13 urte artekoentzat igeriketa ikastaro trinkoa antolatu dute uztailerako

Uztarria.eus 2012ko mai. 17a, 17:24

Bi taldetan banatuko dituzte ikasleak: 4 eta 7 urte artekoak batean eta 7tik 13rakoak bestean. Aurreneko taldekoen ordutegia 12:00etatik 13:00etara izango da, eta bigarren taldekoena 11:00etatik 12:00etara.

Kirol Patronatuak igeriketako ikastaro trinkoa antolatu du uztailerako, 4 eta 13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzendutakoa. Bi taldetan banatuko dituzte ikasleak: 4 eta 7 urte artekoak batean eta 7tik 13rakoak bestean.

Uztailean zehar eta asteartetik ostiralera egunero egingo da ikastaroa. 4 eta 7 urte artekoen ordutegia 12:00etatik 13:00etara izango da, eta 7 eta 13 bitartekoen taldekoena 11:00etatik 12:00etara. Prezioari dagokionez, 47,56 eurokoa izango da Kirol Patronatuko bazkide direnentzat, eta 83,25 eurokoa, berriz, bazkide ez direnentzat.

Informazio gehiago nahi dutenek edota izena eman nahi dutenek, Udal Igerilekura jo behar dute (943 814121 telefonoa).