Txolarte egun jendetsua

Uztarria.eus 2012ko mai. 14a, 13:06

Joan den zapatuan, hilak 12, ospatu zuten Azpeitian aurtengo Txolarte Eguna. Gipuzkoako zein eskualdeko 400 lagun bertaratu ziren urteroko festaz gozatzera. Udaletxeko balkoitik jaurti zuten suziriarekin eman zioten hasiera egunari. Aurrez, hitz batzuk egin zituzten Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak eta Txolarteko kide Iban Goenagak. Alkateak "eskerrak" eman zizkion elkarteari egunero egiten duen lanagatik. Goenagak, berriz, festaz gozatzera gonbidatu zituen bertaratu zirenak. Beraiekin batera udaletxeko balkoian izan zen Azpeitiko Txolarteko begirale Esther Bastida. Giro paregabean, antzerki ikuskizuna eta bazkaria izan zituzten, besteak beste, egun osoan.