'Bateragune auzia'-ren epaia salatzeko elkarretaratzea

Uztarria.eus 2012ko mai. 11a, 21:28

Dozenaka herritarrek egin dute bat ostiral arratsaldean herriko plazan, Bateragune auzia-ren epaia salatzeko Gernikako Akordioak deituta eta, besteak beste, Azpeitiko Udalaren babesarekin egin den elkarretaratzean. Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da zioen pankartaren atzean egin dute ordu erdiko kontzentrazio isila.