Herriko tabernariekin bilera egingo dute Udalak eta Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2012ko mai. 11a, 12:58

Asteartean, hilak 15, izango da bilera 15:30ean hasita. Batez ere, pintxoak dituzten Azpeitiko tabernei zuzendutako dagoela esan dute arduradunek.

Iraurgi Lantzeneko Turismo sailak eta Udalak herriko tabernariekin bilera irekia egingo dute maiatzaren 15ean, asteartea. Hitzordua 15:30ean izango da udaletxeko areto nagusian eta batez ere, pintxoak dituzten Azpeitiko tabernei zuzenduta dagoela adierazi dute arduradunek.