Azpeitiko Txolarteko kideak Uztarrian izan dira elkarrizketa digitalean

Uztarria.eus 2012ko mai. 8a, 21:59
Ezkerretik eskubira, Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga, elkarrizketa digitalaren galderak erantzuteko prest.

Oihane Iparragirrek, Ander Alberdik eta Iban Goenagak erabiltzaileek egindako galderak erantzun eta zapatuan Azpeitian ospatuko duten Txolarte Egunerako gonbita luzatu dute. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.

Azpeitiko Txolarteko lagunak lanpetuta dabiltz egunotan. Zapatuan, maiatzaren 12an, Gipuzkoako Txolarte Eguna herrian ospatuko dute eta, hara begira, azken orduko prestaketetan murgilduta daude.

Hala ere, Txolarte hiru kidek -Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga- tartea hartu dute gaur, asteartea, Uztarriaren egoitzara etorri eta webgunearen irakurleek bidali dizkieten galderei erantzuteko. Bide batez, zapaturako gonbita ere luzatu dute. Irakurri hemen elkarrizketa digitala.