Azpeitiko Rallysprintean azkarrenak Labaka eta Bergara izan dira

Urola Kostako Hitza 2012ko mai. 7a, 14:01
Azpeitiko rallysprinteko une bat. (Urola Kostako Hitza)

Bi gidari azpeitiar ibili ziren nor baino nor lasterketan, Joxe Labaka eta Iñaki Alberdi. Baina, azkenean Alberdiri Labakak hartu zion aurrea.

Larunbatean jokatu zen Azpeitiko XIII. Rallysprinteko txapeldunak Joxe Labaka eta Eli Bergara (Mitsubishi EVO V) izan ziren. Auto gidariek 11 kilometroko ibilbidea egin zuten Azpeitiko Lapatx eta Etumeta (Errezil) bitartean. Euskadiko Txapelketarako puntuak ematen ditu lasterketak, eta txapelketaren baitan jokatu den laugarren lasterketa izan zen larunbatekoa (maiatzak 5). Bi gidari azpeitiar ibili ziren nor baino nor lasterketan, Joxe Labaka eta Iñaki Alberdi. Baina, azkenean Alberdiri Labakak hartu zion aurrea. Iñaki Alberdik Jorge del Cid (Porsche GT3) kopiloto zuela hartu zuen parte.

Hemen sailkapeneko lehenengo hiru postuak:

1. Joxe Labaka- Eli Bergara (Mitsubishi EVO V)

2. Iñaki Alberdi- Jorge del Cid (Porsche GT3): 9,5 segundora

3. Jesus Perez- Alejandro Perez (Renault Clio Sport): 45 segundora