Mailari eustea lortu du Hirugarren Mailako Lagun Onakek

Uztarria.eus 2012ko mai. 7a, 11:11

Mailari eusteko aski zuten puntu bat Iñaki Eskisabelen mutilek, eta halaxe egin zuten. 0 eta 0 amaitu zuten Zallaren kontrako partida.

Lagun Onak Futbol Taldeak Hirugarren Mailan jarraituko du beste urtebetez, behintzat. Zapatuan jokatu zuen ligako azken bigarren partida etxean, Zallaren kontra, eta puntu bat eskuratu zuten Eskisabelen mutilek. Aski zuten partida berdintzea, eta halaxe egin zuten, 0 eta 0 bukatu zen-eta norgehiagoka.

Datorren astean jokatuko dute denboraldiko azken partida Durangon. Lagun Onak sailkapeneko hamahirugarren postuan dago, 43 punturekin.