Astelehenean hasiko da Gazte Astea

Uztarria.eus 2012ko mai. 4a, 13:29
Iazko Gazte Astean jolasak egin zituzten zapatu arratsaldean. (Azpeitiko Gaztetxea)

Astelehenean, hilak 7, hasiko da Gaztetxeak antolatuta, 2012ko Gazte Astea. Hainbat ekimen antolatu dituzte astelehenetik igandera bitartean. Besteak beste, hitzaldia, mahai-ingurua, dokumental emanaldia, bazkaria, bertso trama izango dira datorren astean.

Datorren astelehenean, hilak 7, hasiko da Gaztetxeak antolatuta, 2012ko Gazte Astea. Herriko gazteek izango dute zer egin eta zer gozatu egun horietan. Errefuxiatu eta deportatuen inguruko mahai-ingurua, lan erreformaren inguruko hitzaldia, erraustegien inguruko dokumental emanaldia, Jokin Uranga eta Fredi Paiarekin bertso trama, film laburren emanaldia, saiheski jana, bazkaria, parodia izango dira, besteak beste, astelehenetik igandera bitartean.

Gaztetxekoek adierazi dutenez, "aldarrikapena zein festa uztartzen saiatzen gara urtero Gazte Astean, eta aurtengoan ere hala egingo dugu. Beraz, aldarrikatzearekin batera ondo pasatzea nahi duenak, datorren astean Gaztetxera gerturatu besterik ez du". Bestalde, aurten ere futbito txapelketa Gazte Astetik aparte antolatu dute.

Hona Gazte Asteko egitaraua:

Maiatzak 7, astelehena.

18:30ean, txupinazoa plazan.

Ondoren, parodia txikiak kalean.

Segidan, afaria gaztetxean.

Maiatzak 8, asteartea.

18:30ean, errefuxiatu eta deportatuen mahai ingurua gaztetxean.

Jarraian, afaria.

Maiatzak 9, asteazkena.

18:30ean, erraustegien inguruko dokumental emanaldia gaztetxean.

Ondoren, afaria.

Maiatzak 10, osteguna.

18:30ean, Lan erreformaren inguruko hitzaldia gaztetxean.

Gero, pintxo-jana txotxarekin.

22:00etan, Bertso Trama. Jokin Uranga eta Fredi Paia arituko dira kantuan, eta Josu Oiarzabal Xenpelar izango da gaiak jartzen. 

Maiatzak 11, ostirala.

Arratsaldean, malabarak plazan.

20:00etan, sahieski-jana plazan.

Segidan, parodia udaletxe azpian.

Maiatzak 12, zapatua.

Goizean, gaztetxea bisitatzeko aukera egongo da.

14:00etan, bazkaria izango da gaztetxean.

Ondoren, Hitzeder trikitilariarekin kalejira.

21:00etan, afari merienda.

Ondoren, Skasti taldearen kontzertua eta Hitzederrekin erromeria.

Maiatzak 13, igandea.

18:30ean, film laburren emanaldia gaztetxean.

Jarraian, laburren inguruko eztabaida eta afaria.