Azpeitiko Rallysprintak beste ibilbide bat du aurten

Urola Kostako Hitza 2012ko mai. 4a, 12:38
Azpeitiko XIII. Rallysprinta asteazkenean aurkeztu zuten Azpeitian. (Nerea Uranga)

Lapatx eta Etumeta arteko bidean jokatuko dute lasterketa bihar, zapatua, 15:00etatik aurrera. Lapatx (Azpeitia) eta Etumeta (Errezil) artean jokatuko dute, eta 11 kilometro izango ditu. 11 azpeitiar gidarik hartuko dute parte biharkoan.

Beste ibilbide batizango du aurten Azpeitia Rallysprintak. Lapatx (Azpeitia) eta Etumeta
(Errezil) artean jokatuko dute, eta 11 kilometro izango ditu. Bihar izango da proba, 15:00etan hasita. Errepide zatia 14:00etan itxiko dute trafikoarentzako. Lagun Artea Eskuderiak antolatutako Azpeitiko Rallysprintaren 13. saiorako 85 auto gidarik eman dute izena; tartean, 11azpeitiarrek.

Irteera ohiko tokian izango du probak, Azpeititik Errezilerako errepidean (Lapatx parean), baina 4,6 kilometro egin, eta Etumetarako bidea hartuko dute autoek aurten, bide estuago batean 6,4 kilometro egin, eta Erdoiztako bidegurutzean bukatzeko. Iñaki Alberdi gidari azpeitiarrak dioenez,
aurreneko zatia zabala eta auto handienentzat egokia da, baina bigarren zatia estua izanda,
"nahikoa lan" izango dute. "Auto handi eta txikientzako moduko bideada;auto txikiek nahikoa lan
emango digute".

Azpeitiarrak 11 dira: Joxe Labaka-Eli Bergara (Mitsubishi EVO V); Iñaki Alberdi-Jorge del Cid (Porsche 911 GT3); Jokin Aiertza-Iñaki Aiertza (BMW325i); Iban Ibarreta-Otaegi (BMW325i); Jon Arregi-Oier Oiartzabal (Citroen Saxo VTS); Urko Kaperotxipi-Ion Zubiaurre (Citroen Saxo VTS); Aitor Lazkano-Ane Lazkano (Ford Sierra Cosworth); Ibon Otaegi-Xabier Lizarralde (BMW325i);  Garikoitz Zubizarreta-Natalia de Dios (Renault Clio W.) eta Ibai Etxarri-Xuban Uzkudun (Opel Astra GSI 16V). Errezildarrak bi dira: Gurutz Agirretxe- Julen Uzkudun (BMW 325i) eta Unai Goenaga-Ander Iparragirre(BMW325i).