'Tren bidea' argazki lehiaketa antolatu dute aurrenekoz

Uztarria.eus 2012ko mai. 2a, 13:08

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak Azpeitiko Tren Museoko ekimenen programazioaren baitan, 'Tren Bide' argazki lehiaketa antolatu du.  Lanak entregatzeko epea irailaren 21ean bukatuko da.

Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioak Azpeitiko Tren Museoko ekimenen programazioaren baitan, 'Tren Bide' argazki lehiaketa antolatu du aurrenekoz. Azpeitiko Argazki Elkartearen eta Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkartearen laguntzarekin antolatu dute lehiaketa. Gainera, Argizaiola sarian sailkatzeko balioko du.

Euskal Herriko trenbide sarearen trenak da lehiaketako gaia. Lanak entregatzeko epea irailaren 21ean bukatuko da. Argazkiak gutunez bidali behar dira, gutunazalean 'Tren Bidea' Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa idatzita. Aldiz, posta elektronikoz bidaltzen diren argazkietan, zigiluaren data hartuko da aurkezpen data gisa.

Lehenengo saria jasotzen duenak 800 euro eta diploma eskuratuko ditu. Bigarrenak, berriz, 500 euro eta diploma. Hirugarren sariaren irabazleak 300 euro eta diploma jasoko ditu.