Nuarbeko erasoa dela-eta "kezka agertu" eta "argitzeko eskaera" egin du Udalak

Eneko Etxeberria alkateak sinatutako oharra plazaratu du gaur, astelehena. Ostiralean, martxoaren 16an, erasotu zuten emakumeari eta haren familiari "babesa erakutsi" nahi die, eta antzekorik berriro ez gertatzeko neurriak ere eskatu dituzte udal ordezkariek. 

Nuarbeko erasoa dela-eta "kezka agertu" eta "argitzeko eskaera" egin du Udalak. Eneko Etxeberria alkateak sinatutako oharra plazaratu du gaur, astelehena. Ostiralean, martxoaren 16an, erasotu zuten emakumeari eta haren familiari "babesa erakutsi" nahi die, eta antzekorik berriro ez gertatzeko neurriak ere eskatu dituzte udal ordezkariek.

Hau da Udalak zabaldu duen oharra:

"Azpeitiko Udalak aurreko ostiralean Nuarben gertatuko erasoaren aurrean bere kezka agertu nahi du. Gertaera oso larria izan da baina zorionez erasotako emakumea arriskuz kanpo dago.

Gertaera honen aurrean Udalak bere babesa adierazi nahi die erasotako emakume eta familiari. Gertatutakoa onartezina da eta argitzeko eskaera egiten die polizi arduradunei. Aldi berean, horrelakorik berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak hartzea ezinbestekotzat jotzen du".

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide