Emakume bati eraso egin diote Nuarben

Uztarria.eus 2012ko mar. 16a, 16:36

Gaur, ostirala, goizean gertatu da. Emakumea konorterik gabe aurkitu dute kalean. Donostiara eraman dute, ospitalera. Zentzua berreskuratu duenean, motorzale batek iraindu eta kolpatu egin duela kontatu du.

Emakume bati eraso egin diote gaur, ostirala, Nuarben. Goizean gertatu da erasoa, emakumea zaborra ateratzera joan denean. Kamioilari batek lurrean eta konorterik gabe aurkitu du erasotutako emakumea. Beste auzotar baten laguntzarekin, larrialdi zerbitzuetara abisua eman eta konorterik gabe zegoen emakumea Donostiara eraman dute anbulatzian, ospitalera.

Zentzua berreskuratu duenean, motorzale batek iraindu eta kolpatu egin duela kontatu du emakumeak.